Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Indarkeriaren oi(h)artzunak' estreinatuko dute bihar

Tamara Muruetagoienak lekukotza eman die Ander Iriarte eta Amaia Merinori. Donostiako Giza Eskubideen zinemaldian izango da estreinaldia.

indarkeriaren oihartzunak Tamara Muruetagoiena, 'Indarkeriaren oi(h)artzunak'-en trailerretik hartutako fotograman.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/12

Esteban Muruetagoienaren kasua du ardatz Indarkeriaren oi(h)artzunak dokumentala, bere alaba Tamararen hitzen bidez. Ander Iriarte eta Amaia Merino zuzendariek osatu dute dokumentala. Bihar estreinatuko da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 21. ekitaldian.

Proiekzioa Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude Donostia Kulturaren webgunean.

Lau hamarkada justizia bila

42 urte dira Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua hil zenetik. 1982ko martxoan Guardia Zibilak atxilotu eta haien eskuetan hamar egunez inkomunikatuta egon zen, eta askatzean tortura arrasto nabarmenak zituen. Orientazioa galduta zegoela esan zuten ikusi zutenek, eta hiru egunera hil zen.

Alaba Tamarak ibilbide luzea egin du aita biktima gisa izendatzeko, eta hori azaltzen da filmean, honakoekin: Familiaren tragedia kontatu du kameraren aurrean: ETAk iraultza zerga eskatu ziola, eta bere familia bahitu zuela hamazazpi egunez; ondorengo familiaren desegituratzea; estatuaren jazarpena; epaiketa; gurasoen atxiloketak; tortura…

tamara muruetagoiena

Muruetagoienak bere lekukotasuna eman zuen 2022ko martxoan, Oiartzunen, Jonathan Martinezekin.

Muruetagoienak egia jakiteko eta aitortza jasotzeko egindako lana islatu dute Merino eta Iriartek, Adur Larrearen narrazioarekin. Elkarrizketa gatazkak konpontzeko tresna gisa aldarrikatzen du Muruetagoienak dokumentalean.

Oiartzungo Udalaren babesa

Duela bi urte —2022an— Oiartzungo Udalak indarkeria politikoaren biktima gisa aitortu zuen Esteban Muruetagoiena, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin.

Aitortza instituzionala egiteaz gain, Oiartzungo herriari zuzenduriko ekitaldi zikloa ere antolatu zuten oraindik aitortu gabeko biktimak ikusarazi eta torturaren errealitateari ahotsa emateko.

Gainera, Indarkeriaren oi(h)artzunak dokumentala babestu eta sortu ahal izateko ekarpen ekonomikoa egitea ere erabaki zuen bi talde politikoetako ordezkariek osatzen duten Bizikidetza Mahaiak. Dokumentala laster Oiartzunen ere ikusteko aukera izango dela aurreratu du Oiartzungo Udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.