Pasaiako Udaleko langileak, soldata arrakalaren kontra

65 udal langilek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Trintxerpen, euren soldatak egunera daitezen eskatzeko.

Pasaiako Udaleko Langileen Batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur goizean udaleko langileek Trintxerpeko Gernika plazan. Batzordekideek emandako datuen arabera, 65 izan dira bilkurarekin bat egin duten beharginak. 2024ko hasierako datarekin lanpostuen balorazioa eskatu dute langileek, “erosahalmena berreskuratzeko”.

Aldi betean, azken asteetan egiten ari diren mobilizazioaren bitartez enplegua “sortu eta egonkortzea”  eskatzen ari dira, baita jardunaldiaren murrizketa ere “32 orduko lan astearen norabidean”. Udal langileek adierazi dute inguruko udalerrietako udal langileekin alderatuta, haien soldatak baxuagoak direla, “soldata arrakala” dagoela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.