Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaPolitika

Artelanak ere Palestinako genozidioaz mintzo dira

Orereta Palestinarekin herri dinamikaren ekimenez, aire libreko elkartasun museoa izango da Foru plaza asteburuan. 23 artelan ikusteko aukera izango da bertan.

Irudikoak dira erakusketan ikusi ahal izango diren artelanak. Argtazkia: Kulturatik Genozidioa Stop
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/12

Orereta Palestinarekin herri dinamikak antolatuta, aire libreko museo bilakatuko da Foru plaza gaurtik igandera arte. Hainbat artistaren 23 artelan erakutsiko dituzte hiru egunez, helburu bakarrarekin: Palestina lehen lerroan jartzea.

Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu Axpi, Edurne Kortabarria, Higinia Malmö, Joseba Beramendi Exprai, Ane Arzelus, Leire Urbeltz, Oier Zuñiga, Unai Bergara, Iñaki Landa, Mikel Mendibil, Txema Esteban, JJ. Chas, Mikel Santos Belatz, Jokin Larrea, Beni/Benigno, Ekain Strummer, Aritz Irigoien, Amaia Zurbano, Agustin Ferrer, Ander Pergoi, Unai Gaztelumendi eta Ernesto Murillo ilustratzaile eta artistak dira artelan horien egileak. Martxoaren 17an kultur eragileek deituta Palestinaren alde Donostian egindako manifestazioari begira sortu zituzten artelan horiek. Ez zuten nahi bertan itzaltzea ekarpena eta aldarria, eta erakusketa ibiltariak egiteko asmoa zabaldu zuten sare sozialen bidez. «Horren berri izan, eta Kulturatik Kultur Egileak Palestinarekin taldearekin harremanetan jarri ginen», azaldu du Aitor Sanz Orereta Palestinarekin herri dinamikako kideak. Hartu-eman horren emaitza da gaurtik Foru plazan ikusgai izango den erakusketa.

Artelan horien bidaian lehen geltokia izango da, beraz, Donostiaren ostean, Errenteria-Oreretako Foru plaza. Abiapuntu, eta bertatik Euskal Herrian barrena mugitzea dute helburu Palestinari elkartasuna adierazi eta Israelek indarrean duen palestinarren kontrako genozidioa salatzeko. «Bertatik Iruñea aldera eramango dute han antolatzeko erakusketa, eta beste herriren batean ere lotuta dute. Helburua da Euskal Herrian barrena eramatea, eta guri aukera paregabea iruditu zitzaigun gurean, herritarren eskura jartzea».

Gaur arratsaldetik ikusgai
Horren harira, esker ona azaldu du Sanzek. «Kulturatik taldeko sortzaile horien lanak gurera ekartzeak aukera ederra eman digu Palestinaz hitz egiteko, presente izateko». Gaur arratsaldean bertan izango da aukera artelan horiek ikusteko 18:00etatik 20:00etara. Bihar eta etzi, berriz, goizez 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara izango dira plazan bertaratzen direnek gozatu ditzaten.

Argi dio Sanzek: «Palestinaren gaiak egunerokoan presentzia izatea ezinbestekoa da, eta herri dinamikatik hainbat ekintza antolatzen ari gara joan den urteko urrian lanean hasi ginenetik. Palestinaren gaia mahai gainean izan behar dela uneoro argi dugu, egunero hitz egin behar dela hartaz, eta erakusketa hau horretarako aitzakia izango da». Hogeitik gora artelan dira ikusgai izango direnak, askotarikoak, guztiek Palestinari keinu egiten diotenak.

Erakusketara gerturatzeko deia egin du oreretarrak. Ez hori bakarrik, dinamikatik azken hilabeteetan egin duten eskaera bera ekarri du gogora, duen garrantziarekin sinistuta: Israeli boikota. «Hemendik egin dezakegun gauza bat da, egunerokoan. Guri ezer gutxi suposatzen digu, baina Palestinarentzat izugarria da». Deia argia, beraz, beste behin ere, Orereta Palestinarekin dinamikak egin duena, «argi dago horrekin eragitea dugula genozidioa salatzeko eta estatu sionistari aurre egiteko modu eraginkor gisa».

Beste dei bat ere egin du, Palestinako ikurrak egunero ikus daitezen, «bandera jarri balkoi eta leihoetan. Presentzia hori mantentzea garrantzitsua da oso, elkartasun keinua da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.