Txangoa, Lezoko baso eta zuhaitzak landatzeko
Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak irteera antolatu du hilaren 20rako. Herriko plazatik aterako dira, 09:30ean, eta Aitziber Sarobe biologoarekin egingo dute ibilbidea.
Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak Lezoko baso eta zuhaitz landaketa egiteko txango bat antolatu du hilaren 20rako, larunbatarekin. Ameztikoak Herriko plazatik irtengo dira, 09:30ean, eta Aitziber Sarobe Egigurenekin egingo dute ibilbidea. Sarobe Arkamurka Natur Elkarteko eta Naturkoneko biologoa da, eta basogintzaz arituko da.