Argindarraren fakturak ulertzeko eta aurrezteko tailerrak euskaltegietan

Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteek emango dituzte tailer horiek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei begira, Mintzagun egitasmoaren barruan.

Elektrikei argindarraren prezioa jaisteko exijitzeko protesta egingo dute.

Argindarra aurrezteko eta haren fakturak ulertzeko ikastaroak emango dizkiete Oarsoaldeko lau herrietako euskaltegietako ikasleei datozen egunetan. Adituak, Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteak. Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoaren barruko tailerra izango da honakoa, ikastaroak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta noski, euskaraz izango da.

Ikastearekin batera, edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere badute helburu antolatzaileek.

 

Saioen egutegia

  • Bihar, Hilak 16: Intxixu AEK (Oiartzun) 19:00-20:30.
  • Etzi, hilak 17, Txirrita AEK (Pasai antxo) 19:00-20:30.
  • Etzidamu, hilak 18, Xenpelar AEK (Errenteria-Orereta) 09:30-11:00.
  • Hilaren 23an, asteartea, Oroitzene AEK (Lezo) 18:00-19:30.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.