Atzeratu egin dituzte Txema Ruizen hitzaldiak
Larria ez den osasun arazo batengatik atzeratu dituzte datozen egunetarako aurreikusitako hiru hitzaldiak.
Joan den astean Txema Ruizek abiatutako hitzaldi zikloa bertan behera utzi behar izan dute, “larria ez den osasun arazo batengatik” atzeratu behar izan dutela jakinarazi dute udaleko iturriek. Datozen egunetarako iragarritako hiru hitzaldiak, beraz, ez dira zehaztutako egunetan egingo. Hilaren 16an Donibanen, hilaren 24an Antxon eta hilaren 29an Trintxerpen ziren egitekoak.
Ruiz osatu bezain pronto, hiru hitzaldiak egiteko data berriak iragarriko ditu udalak.
Hitzaldi ziklo honetan Las difíciles relaciones de las comunidades de la Bahia pasaitarra con Donostia liburuan jasotako datuak eta esperientziak elkarbanatuko ditu pasaitarrekin. Duela hilabete batzuk kaleratu zuen ikerketa eta dokumentazio lan hau Ruizek, eta honetan bi udalerrien arteko mugei buruz aritu da, historikoki izan diren liskarrak kontatuz.