Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal musikaren erreferenteak Pasaian izango dira

'Kontu Kantari, Pasaiako solasaldi musikatuak' izeneko zikloa irekiko dute Olatz eta Iñaki Salvadorrek igandean. "Belaunaldi ezberdinen arteko topagune" izan nahi du egitasmoak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/15

Igande honetan (hilak 21) egitasmo berezi bati emango diote hasiera Pasaian. Kontu Kantari, Pasaiako solasaldi musikatuak izeneko saioak abiatuko dituzte, lau igandetan eskainiko direnak. Barruti bakoitzak kontzertu bana jasoko du.

Udaleko Kultur zinegotzi Aitor Brionek aipatu du agintaldi planean jasotako helburuetako bati erantzuteko abiatu dutela egitasmoa: “Diziplina anitzeko kultur eskaintza programatuko genuela agindu genuen, eta horren isla da ekimen hau. Dinamika berri honen bidez, azken hamarkadetako euskal musikaren erreferenteetako asko Pasaiara etorriko dira, melomano zaleen eta sortzaileen gozamenerako formatu intimo eta berez batean”, esan du.

“Belaunaldi ezberdinen arteko topagune” izan nahi du egitasmoak, eta zinegotzia sinetsita dago emanaldiek arrakasta izango dutela: “Asmoa da datozen urteetan formatu horri jarraipena eman eta kontzertu gehiago antolatzea”.

Olatz eta Iñaki Salvadorrek irekiko dute musika zikloa igande honetan. 19:00etatik aurrera, San Pedroko Udal Aretoan, Familia artean emanaldia eskainiko dute. Irekiera saio hau “formatu intimo” batean egingo dutela aurreratu dute. Gainerako kontzertuak ezberdinak izango direla aurreratu dute, Olatz eta Iñaki Salvadorren saioa “bi artisten musika elkarrizketa biografiko moduko bat izango baita”.

Bigarren kontzertua Jurgi Ekiza musikari eta kantariak eskainiko du. Maiatzaren 26an (igandea da) izango da, ordu berean, Trintxerpeko alkateordetzan. Ekiza zuzenean bere bakarkako lana aurkeztuko du. Kontzertu honetan ber alderdirik pertsonalena aurkeztuko du Ekizak: “Lapurtarrak pasioz eta gozotasunez interpretatzen ditu abestiak, instrumentuentzako trebetasun berezia du, ahots pertsonala du eta oso ondo egokitzen da bere abestiek eskatzen dituzten tonu eta erregistroetara”, Brionen arabera.

Gari ezizenez ezaguna den Iñaki Igon Garitaonaindia izango da ziklo honen hirugarren protagonista. Gari: Bakarka izeneko emanaldia eskainiko du azaroaren 17an, 18:30ean, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. “Ziur nago bere ikuskizunean ez duela ahaztuko bere iragan musikalari egindako keinuren bat”, esan du zinegotziak.

Mikel eta Esti Markez aita-alabek itxiko dute Kontu Kantari zikloa, abenduaren 1ean (19:00etan), Antxoko Kultur Etxean. “Aita-alaben musika topaketa honek bi belaunaldiren testigantza ezberdinak oholtza berean entzuteko aukera emango digu, baita bi ikuspuntu ezberdin ere, baina batzuetan bat datozenak euskarazko musikaren egungo egoerari dagokionez”, aipatu du Brionek.

Igande honetarako sarrerak (eta gainerakoak) gaur (astelehena, hilak 15, 12:00etan) jarriko dira salgai, esteka honetan. Bestela, leihatilan bertan ere erosteko aukera izango da, kontzertuen egunean bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.