Olatz Mitxelenak jaso du Kritikaren Saria, euskarazko narratiba liburu onenagatik
Ferrolen (Galiza) banatu ditu prestigiodun sariak Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak. Oiartzuarraren 'Arrain bat eztarrian', saritua.
Ez dute ekarpen ekonomikorik, baina prestigioa erruz dute irakurle eta irakurleen artean. Atzo banatu zituzten Ferrolen (Coruña, Galizia) Kritikaren Saria.
Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak egiten du aitortza urtero, eta atzokoan euren iritziz 2023ko liburu onenak zeintzuk izan ziren jakinarazi zuten. Espainiako Estatuko lau hizkuntza ofizialetan —gaztelera, katalana, galiziera eta euskara— idatzitako liburuak saritzen dituzte.
Euskarazkoei dagokienez, Olatz Mitxelena Larreta oiartzuarrak jaso du Narratibako Liburu Onenaren saria. Oiartzuarrak iaz argitaratu zuen Arrain hezur bat eztarrian bere lehen liburua, Elkar argitaletxearekin. Hamar ipuin bildu zituen oiartzuarrak bertan. Igartza Sariaren beka irabazi zuen 2021ean, eta horren emaitza izan zen liburua.
Poesian, Harkaitz Canoren Ulu egiteko bolondres bila liburuak jaso du saria.