Asteburuan hasiko da emakumeen pala txapelketa
Gizonen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko ligaxkako partidak bukatu dira, bederatzi partidadun jardunaldiarekin, eta kanporaketak hasiko dira.
Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia fase berri batean sartuko da datorren asteburuan.
Izan ere, gizonezkoen txapelketaren kanporaketak jokatzen hasiko dira, eta emakumeena hasiko da. Pasa den asteburuan bukatu ziren ligaxkako faseko partidak, azken bederatziak jokatuta.
Oiartzungo zazpi bikotek lortu dute hurrengo faserako txartela: Markos – Bereziartua; Arkotxa – Larretxea; Etxeberria – Iribar; Egialde – Suspe; Mitxelena – Arzallus; Aranburu – Estefano eta Aritzmendi-Arbelaitz.
Honakoak izan dira pasa den asteburuan jokatutako partiden emaitzak:
Gizonen Lehen Maila
- Loidi — Dagerre / Ramos — Aroztegi: 25-17.
- Arregi — Huegun / Salaberria — Martikorena: 25-12.
- Zabala — Arrizabalaga / Arrizabalaga — Lizarralde: 25-18.
Gizonen Bigarren Maila
- Apezetxea — Irizar / Andueza — Rodriguez: 24-25.
- Juaristi — Odriozola / Urrutia — Nuin: 24-25.
Gizonen Hirugarren Maila
- Suspe — Egialde / Pradera — Iribar: 25-21.
- Tapiz — Mendigain / Urio — Elizalde: 25-20.
- Arregi — Bengoetxea / Etxeberria — Urigoitia: 25-11.
- Etxabe — Caballero / Aranburu — Estefano: 25-15.