Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sanjuandarrek bi bandera eskuratu dituzte Gipuzkoako Batel Txapelketan

San Juan Koxtapeko promesek, neskek eta mutilek, bandera bana irabazi dute asteburuko lehian. San Pedroko ontziak ere fin aritu dira.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/15

Lehia izan da nagusi asteburu honetan Pasaiako Badian. Larunbatean Gipuzkoako Bate Ligako 12. eta azken jardunaldia jokatu zuten bertan, eta igandean berriz, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zuten. Bietan Pasaiako ordezkariak fin aritu dira.

Larunbateko lehian garaipen bakarra geratu zen Pasaian, neskek lortutakoa. Absolutuetan izan zen, San Juan Koxtape Gipuzkoako txapeldun izendatu zen. Absolutuan ere, San Juango mutilak garaipenetik oso gertu geratu ziren, B ontzia bigarren izan zen eta A ontzia, berriz, laugarren. Haien atzetik, bosgarren postuan, San Pedro sailkatu zen.

Jubeniletan, San Juan bosgarren izan zen nesketan eta mutiletan San Pedro A hirugarren, San Juan laugarren eta San Pedro B seigarren bukatu zuten estropada.

Infantil mutiletan San Pedro garaipenetik oso gertu izan zen, bigarren postua eskuratu baitzuen. Nesketan ere emaitza berbera errepikatu zen, San Pedroko A ontzia bigarren sailkatu baitzen. San Pedroko B ontzia, berriz, bosgarren izan zen.

Promesetan iritsi dira albiste onenak. Izan ere, San Juan A ontzia azkarrena izan zen, eta San Pedro A bigarrena. San Juango B ontzia laugarren izan zen, San PEdro B seigarren eta San Juan C zortzigarren. Nesketan, berriz, San Juan A bigarren izan zen, San Pedro B zortzigarren, Illunbe 17.en, San Pedro C 22.en, San Pedro A 23.en eta San Pedroko B ontzi mistoa 24.en. 

Igandean, bi bandera etxean
Igandekoan, berriz, bi bandera herrian geratu ziren. Izan ere, San Juango promesetako mutilak eta neskak azkarrenak izan ziren, bandera bana eskuratuz (mutilen atzetik San Pedro izan zen azkarrena). Taldeak harrobia duela erakutsi du, promesetan San Juan Koxtape Gipuzkoako txapeldun izan baita bi bider.

Gainerako kategorietan ere izan dira albiste onak. Infantil mutiletan San Pedro bigarren izan zen Orioren atzetik; infantil nesketan San Pedro bigarren izan zen Mutrikuren atzetik; jubenil mutiletan San Pedrok txoko bat egin zuen podiumean (hirugarren postua lortuta), eta haien atzetik, laugarren postuan, Koxtapekoak sailkatu ziren; azkenik, absolutuan, San Pedroko mutilak hirugarren izan ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.