Elkarrekin Podemosen ekitaldi politikoa bihar
Foru Plazan izango da ekitaldia, 11.00etan.
Gartzia, Garrido eta Etxebeste iaz Errenteria-Oreretan egindako ekitaldi batean. Elkarrekin Podemosek ekitaldi politikoa egingo du bihar, igandean egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeen testuinguruan. Foru Plazan izango da ekitaldia goizean, 11:00etan hasita, zehazki, eta bertan ariko dira Podemos Euskadiko koordinatzaile Pilar Garrido, Miren Etxebeste Eusko legebiltzarrerako hautagaia eta Maite Gartzia Errenteriako Udaleko Kultura zinegotzia.
