2024/4/16

Pistako boleibol ikastaro trinkoa, gazteei begira

Ekaina eta uztailan lau txanda egingo dituzte, bi goizez eta bi arratsaldez. 12-16 urte arteko gazteei begirakoak dira ikastaro trinkoak.

San Marko egunaren harira, hiru lasterketa

Errenteria Atletismo Taldeak mendi lasterketa, errepide lasterketa eta ipar martxa antolatu ditu hilaren 28rako.

oiartzuarrock 2024

Dena prest aurtengo OiartzuaRockerako

Kontzejupean egingo dituzte aurtengo kontzertuak, zazpi musikari edota talderekin. Bazkaria ere antolatu dute.

Zaintza sistema publikoa aldarrikatuko dute

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoera salatuko dute herri eragileek deitutako elkarretaratzean.

Elektrotxuflak dantzan jarriko ditu antxotarrak larunbatean

10. urteurrenari lotutako ospakizunei bukaera emango diete larunbatean, egun osoko festarekin. "Gogoratzeko eguna" izango dela aurreratu dute, "zoragarria, itzela, kitzikagarria".

Labean dira madalenak

Madalenetako kartel lehiaketa martxan da eta lanak maiatzaren 8ra arte aurkeztu daitezke. Bi kategoria izango dira aurten ere, orokorra eta haurrena.

ez dok hiru akustikoa

Euskal kantutegian oinarritutako antzezlana, igandean

'Ez Dok Hiru! Akustikoa' taularatuko du Tartean taldeak igandean, euskal musikaren "benetako istorioa" umorez kontatzeko.

engracia agredas

Engracia Agredas de Miguelek ehun urte bete ditu

Agredasek Petra Lekuonan ospatu du bere mendeurrena, festa politarekin. Udaleko ordezkariak ere bisitan joan zaizkio.

Argindar etenaldia bihar goizean Lezoko erdigunean

Gurutze Santuaren plazako eta inguruko kaleetako hainbat ataritan moztuko dute argindarra, bi orduz: 08:00etatik 10:00etara.

Xoxolur, Gipuzkoako kostaldeaz gozatzen

Zarautz eta Zumaia arteko mendi bidea egin ondoren, Getarian izan dira mendizale lezoarrak bazkaltzen eta jolasean.

Karmengo Amak 'Agupaciones escolares' programako partaideen bisita jaso du

"Zentroen arteko kolaborazioak sustatzeko eta lurralde ezberdinen arteko elkartrukeak emateko" asmoa du egitasmoak. Bisita "oso aberasgarria" izan dela adierazi du ikastetxeak.

negu hurbilak

'Negu hurbilak' filma proiektatuko dute ostegunean

Negu kolektiboaren euskarazko filma ikusi ahal izango da. Euskal gatazkak ihesera bultzatutako neska baten istorioa kontatzen du.

Pasaiako arrain lonja gertutik ezagutzeko bisita antolatu du Mater-ek

Arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iristen den arte arrainak egiten duen bidea ezagutuko dute herritarrek. Ostegunean izango da bisita.

skate parkea gaetxe

Iluntzeak ez du skatean aritzea zapuztuko

Iturriozko auzotarrek eskatuta, udalak argiztapena jarri du Gaetxeko skate parken. 22:30era arte funtzionatuko du, sakagailu batekin.

Galtzerdiekin panpinak sortzeko tailerra, larunbatean

Familian Jolasean programak antolatu du larunbateko tailerra. Ostegun goiza da izena emateko azken eguna.

Herriko ikasleek Pasaiako Udaleko Zerbitzuen pabiloia bisitatu dute

Hiru ikastetxeetako LH 5eko ikasleek bertatik bertara ezagutu dute langileen egunerokoa. Bisitak "didaktikoak eta emankorrak" izan direla dio udalak.

Gehiago