Argindar etenaldia bihar goizean Lezoko erdigunean

Gurutze Santuaren plazako eta inguruko kaleetako hainbat ataritan moztuko dute argindarra, bi orduz: 08:00etatik 10:00etara.

Lezoko Udalak, Iberdrolak emandako informazioan oinarrituz, bihar (hilak 17, asteazkena) bi orduko ergindar etenaldia izango dela herriaren erdigunean. Zehazki Gurutze Santuaren plazan eta inguruko kaleetan izango du eragina etenaldi horrek, 08:00etatik 10:00etara zehazki. Kaltetuak izango diren atarietan informazio eransgailuak jarri ditu Iberdrolak.

Izan ere, Antonio Pildain kaleko transformadorearen mantenu lanak egin behar ditu elektrizitate enpresak, horregatik etenaldia. Honakoak dira bihar bi orduz argirik gabe izango diren atariak:

  • Agustina Lizarazu kalea: 1, 3, 5.
  • Donibane kalea: 2, 3, 5, 6, 7.
  • Frantzisko Gaintza kalea: 2, 4, 6.
  • Kale Nagusia: 1, 2, 3, 5, 6, 16.
  • Gurutze Santuaren Plaza: 1, 6, 7 (udaletxean ere izango du eragina)

Bestalde, udalak jakinarazi du goizean herriko hainbat eremu argindarrik gabe izan direla tarte batez, Iberdrolaren posteetako batean izandako matxuragatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.