'Francis' liburua aurkeztuko du Gaztañon Xabier Susperregik
Ostiralean izango da, hilak 19, 19:00etan auzo lokalean.
Vicente Vadillo Francis zenaren inguruan idatzitako liburua aurkeztuko du Gaztañon Xabier Susperregi errenteriarrak. Egileak egingo du liburu aurkezpena, eta ondorengo solasaldian ere parte hartuko du. 19:00etan izango da auzo lokalean.
Vicente Vadillo Santamaria lehen lerroan jarri zuen iazko ekainean aurkeztu zuen liburuaren bidez Susperregik. 45 urte beteko dira ekainaren 10ean Espainiako Polizia Nazional batek, Apolo dantzalekuan erail zuela, Iztietan, aurpegira tiro eginda. Francis izenburua du Susperregiren liburuak.
Memoria ariketa oso garrantzitsua egin du Susperregik liburua argitaratuta, izan ere, ezer gutxi zegoen Francisen gainean. Oreretarrak, haren garaiko eta bere inguruko hamaika lagun lokalizatu eta elkarrizketatu ditu Francis zena, Vicente Vadillo Santamaria zenaren kontaketa eta bizi ibilbidea egiteko. LIburuaren berri emateko egindako agerraldian Susperregik berak aitortu zuen moduan ezagutza eskasa zegoen Farncisen gainean: “Egun batean Iztietako sarbidean gelditu nintzen, ortzadar koloreko zebrabidea gurutzatu eta Francisen oroigarriaren ondoan, eta bere bizitzaren gaineko zein ezagutza eskasa nuen pentsatzen hasi nintzen, hil zuten garaiko gertaeraren berri baino ez nuen. Egun hartan lanean hastea erabaki nuen, eta liburu bihurtzea”.
Horretarako Francis ezagutu zuen jendea topatzen saiatu zen Susperregi. Lehenik Francisen hilketaren lekuko izan zirenak, “hiltzailea topatzen ere saiatu naiz, baina ez dut lortu”, baita Francisen hurbileko pertsonak ere. Aurpegia jarri nahi ziola Francisi azaldu zuen idazleak, “irudi bakarra, pintada batena da, duela urte askokoa, eta egunkarian atera zutena, hilda jada, lurrean tiroa begian zuela. Ez nuen irudi hori nahi liburuaren isla izateko. Ezinezkoa egin dut bere argazkiak lortzeko ere”.
Ostiralean liburua ontzeko prozesuaren berri emango du, eta batez ere, Francisen bizi ibilbidearen kontaketa egin.