Galtzerdiekin panpinak sortzeko tailerra, larunbatean
Familian Jolasean programak antolatu du larunbateko tailerra. Ostegun goiza da izena emateko azken eguna.
Familia artean euskaraz aritzeko ohitura sustatzea du helburu udalaren Familia Jolasean programak. Horren harira, ostiralero hutsik egin gabe saioak antolatzen dituzte Agustinak auzoan eta ikasturte honetan gainera, hilean behin, larunbatarekin tailerra antolatzen dute. Larunbat honetan horietako jarduera bat antolatu dute, zehazki, galtzerdiak erabilita panpinak sortzeko tailerra egingo dute.
Parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aldez aurretik, eta horretarako azken eguna, ostegun goiza izango da. Interesdunek osteguneko 10:00ak baino lehen eman beharko dute izena —egin klik hemen—.
Larunbatean iznago da tailerra esan moduan, hilak 20, 16:30etik 18:30era Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.