Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaintza sistema publikoa aldarrikatuko dute

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoera salatuko dute herri eragileek deitutako elkarretaratzean.

Sanmarkosene sarreran ostiralean egindako elkarretaratzearen irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/16

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen egoitzetako langileek, eta erabiltzaileen senideek egin duten erresidentzietako erradiografiak, hautsak harrotu ditu. Ez da gutxiagorako, kezkaz bizi dutelako salatu dutenaren arabera, bi egoitza horietan egunetik egunera ematen ari den baldintzen okertzea. Duela astebete egin zuten publiko egoera “jasanezina” zela, bai langileentzat, baita erabiltzaileentzat ere, eta hori erakusten duten hainbat datu ere zabaldu zituzten; besteak beste,  erabiltzaileek afaltzen dutenetik gosaltzen duten arte 13 eta 15 ordu igaro daitezkeela, jaikitzen dituztenetik —07:30-08:00etan izaten da hori— 22:00ak arte, zenbait kasutan, erabiltzaile batzuek gurpildun aulkian eserita pasatzen dituztela ordu horiek guztiak, edota aldundiak ezarrita dituen asteko gutxieneko bi dutxak ere ez dizkietela egiten. “Erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta oso urrun dago haiek dituzten beharretatik”, salatu dute.

Hori gutxi ez balitz, egun batzuetan janaria kartoizko plateretan eta plastikozko edalontzi eta mahai tresnekin zerbitzatu behar izaten dutela, garbitzailerik ez dagoelako ere azaldu dute. Janariaren kalitatea eta kantitatea ere, ezbaian eta kezka iturri, “sukalde zerbitzuetan kostu txikiko enpresak sartzearen ondorioz”.

Langileen lan karga gora, eta bitartekoak gero eta urriagoak, hobera egin beharrean, egunero-egunero okertzen doan egoera  gailentzen den artean.

Horren aurrean, elkarretaratzera deitu dute herri eragileek. Zehazki, auzo elkarteek, Bilgune Feministak, Oreretako Mugimendu Feministak, Duintasuna Pentsiodunen elkarteak, erresidentzietako langileek, eta erabiltzaileen senideek deitu dute elkarretaratze hori ostiralean, 19:00etan, Zumardian.

Mozioa lantzeko eskaera

Egoeraren larritasuna gizarteratzeaz gain, alderdi politikoen agendan ere kokatu nahi dute. Hori horrela, aipatu herri eragileek mozioa aurkeztu dute Errenteriako Udalean alderdi politikoek aztertu dezaten eta babesa eman diezaioten. Bi erresidentzietako egoeraren berri bildu dute bertara eragileek eta eskaera zehatza egin alderdi politiko guztiei: “Herriko bi zaharren egoitzetan bizitzen ari diren egoera larriaren aurrean aldundiari berehalako konponbidea eman dezan eskatzeko galdegin nahi diegu alderdi politiko guztiei. Izan ere, aldundia da erresidentzien kudeaketaren azken arduraduna, eta egoeraren berri badu ere, axolagabe jokatzen ari da egoera larriaren aurrean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.