Lezoko udalekuek hezitzaileak behar dituzte

Lan eskaintzarekin bat egin nahi dutenek hilaren 25era arteko epea dute beharrezko datu eta agiriak emateko.

Lezoko Udalak jakinarazi zuen aurtengo udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era egingo dituztela aurtengo udaleku irekiak, azken urteetan bezala haurtzaindegi zerbitzuarekin, nahiz berezko udalekuen eskaintzarekin. Horiek gidatzeko, baina, begiraleak edo hezitzaileak behar dira. Horien bila hasi da udala.

Beraz, egitasmoa kudeatzen duen Ttakun Kultur Elkarteak hezitzaileak kontratatzeko prozesua abiatu du. Hautagaiek bi gauza egin behar dituzte: lehenik eta behin, posta elektroniko bidez curriculuma bidali; eta horrez gain, galdetegia bete. Hilaren 25a baino lehen egin behar dituzte tramite horiek interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.