Arragua berria ezagutzeko parte hartze saio berriak antolatu dituzte
Arragua berria ezagutzeko lehen parte hartze saioan ehun pertsonatik gora izan dira. Datorren astean bi saio gehiago egingo dituzte.
Aste honetan egin du Oiartzungo Udala Arragua berriaren xehetasunak azaltzeko lehen parte hartze saioa, eta ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte Arraguan eta Elizalden egin diren aurkezpenetan. Gerturatutako jende kopuruarekin “pozik eta oso baikor” agertu da udala. Proiektua ulertzeko Arraguak azken 60 urteetan izan duen bilakaera fisikoa eta urbanistikoa azaldu zuten saioan udal ordezkari eta teknikariek.
2007tik luzatu den negoziazio prozesua “zaila” izan den aren, lortutako emaitzarekin “gustura” dago udala, “hobetu zitekeen guztia hobetu” delako.
Behin abiapuntua eta proiektua ezagututa, auzoguneak izango dituen espazio berriek izango duten izaera lantzeko parte hartze ariketa egingo dute hurrengo astean. Horretarako bi saio egingo dituzte, bata asteazkenean eta bestea ostegunean. Asteazkenekoa Arraguan izango da, frontoi ondoko lokalean, eta ostegunekoa Elizalden, udaletxeko areto nagusian. Bi saioak 18:30ean izango dira.