Enplegua "sortu eta egonkortzeko" eskatu dute Pasaiako udal langileek
50 bat langilek elkarretaratzea egin dute gaur Antxon. Langileen Batzordeak erabakitako dinamikarekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.
Pasaiako Udaleko Langileek borrokan jarraitzen dute. Langileen Batzordeak deituta, berriro mobilizatu dira. Gaur, 50 bat langilek bat egin dute Antxon egin duten elkarretaratzearekin. Batzordeak erabakitako dinamikarekin aurrera jarraitzen dute langileek, borrokan.
Azken asteetako mobilizazioetan, besteak beste, 2024ko hasierako datarekin lanpostuen balorazioa eskatzen aritu dira langileak, “erosahalmena berreskuratzeko” asmoz. Horrez gain, enplegua “sortu eta egonkortzeko” eskatu dute, baita jardunaldiaren murrizketa ere, “32 orduko lan astearen norabidean”. Inguruko udalerrietako langileekin alderatuta, Pasaiakoen soldatak “baxuagoak” direla salatu dute, eta “soldata arrakala” dagoela.