Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Auzolanean berreskuratuko dute Donibaneko ondarea

Santa Ana ermitako atea konpontzeko asmoz, barrutiko emakume talde batek egitasmo solidario bat abiatu du. Denda bat zabaldu dute Donibane kalean, maiatzean azoka bezala kalera aterako dutena.

Natitxu Etxarri, Bego Rodriguez, eta Karmele Saldise
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/19

Jaizkibel mendi magalean, Donibaneren goialdean hain zuzen, Santa Ana ermita aurki daiteke. XVI. mendetik porturako eta badiarako sarrerak zaindu ditu eraikin erlijioso horrek. Fededun izan ala ez, herriko leku enblematikoetako bat bilakatu da askorentzat, kuttuna, bereziki barrutiko adinekoentzat.

Ermita horren egoerarekin kezkati dagoen adineko emakume talde bat elkartu eta egitasmo eder bat abiatu dute. Natitxu Etxarri Aizkorreta sanjuandarrak proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu: «Iazko Santa Ana Eguneko ospakizunetan ezin izan genuen ermitako atea ireki, erortzear dago. Ez gara eliz emakumeak, ez dugu ia elizarik zapaldu sekula, baina ondarearekiko arduraz eta herriarekiko maiteminez zerbait egin behar zela erabaki dugu, guk ez badugu egiten, ez duelako inork konponduko», esan du, atsekabez.

Zaharberritze lan horiek finantzatzeko azoka solidario bat egitea otu zitzaien emakume horiei, «auzolanean» erantzun nahi baitiote aferari. Horretarako herrikideei azoka horretan salgai jartzeko objektuak eskatu dizkiete azken asteetan. Sekula imajinatuko ez luketen erantzuna jaso dute lehen egunetik, «masiboa, ikaragarria»: «Herri osoa inplikatu da. Denetik ekarri dute. Koadroak, arropa, jostailuak… Jendea ekarri eta ekarri ari da!», dio, harro, sanjuandarrak.

Jasotako horrekin guztiarekin maiatzean azoka bat egiteko asmoa zuten, baina hainbestekoa izan da erantzuna, denda bat ireki behar izan dutela. Donibane kalean zabaldu dute gunea, taldeko emakume batek duen lokal batean. «Ikaragarri saldu dugu azken asteetan, bereziki Aste Santuan, oso-oso pozik gaude jendeak emandako erantzunarekin», erantsi du. Datozen egun eta asteetan ere zabalik jarraituko duela aipatu du, asteburuetan bereziki, eta eguraldi ona egiten duenean. «Gauzak jasotzen jarraituko dugu, hau hasi besterik ez baita egin».

Dendak arrakasta izan badu ere, maiatzerako aurreikusi duten azoka mantentzea erabaki dute. Azoka bat baino gehiago, festa egun bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek, herriko ondarea eta historia aldarrikatzekoa. «Plazan egingo dugu azoka solidarioa. Herriko abeslariak ere gonbidatu ditugu eta denek baiezkoa eman dute. Jai egun bat izango da», aurreratu du Etxarrik. Egitarauaren berri jakin bezain laster, horren berri emango du HITZAk.

Beharrezko dirua jaso bezain pronto, «behar den lekuraino» eramango dute afera emakumeek. Dagoeneko herriko zaharberritzaile batzuekin harremanetan dira konponketa lanak egiteko. «Beharrezkoak diren ate guztiak joko ditugu, haiek ere inplikatu daitezen. Goikoak mugiarazi nahi ditugu».

Lehena, baina ez azkena
Luze joko du emakume talde honek abiatutako proiektuak. Izan ere, emakume hauen egitasmoa ez da Santa Ana ermitako atearen konponketara mugatuko, dena hasi besterik ez dela egin berretsi du Etxarrik. Auzolan honek jarraipena izango duela argi dute, Donibaneko eraikin zahar asko ere (elizaren jabetzakoak direnak gehienak) «erabat abandonatuta» daudela aipatu baitu: «Donibane gaixoa. Zaharra, eta gero eta zaharrago. Daukagun altxor hori mantendu behar dugu eta horretarako herriko jendea bildu behar dugu herriaren alde lan egitera. Guztion artean patrimonio hori zaintzea premiazkoa da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.