Illumbe Akordeoi Orkestra Beasainen izango da igandean
Beasaingo Igartza Musika Eskolan izango da emanaldia, arratsaldean.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/orquesta-acordeones-mayo2023.jpg)
Illumbe Akordeoi Orkestra zuzenean ikusteko aukera izango da igande honetan (hilak 21). Beasaingo Igartza Musika Eskolan ariko dira herriko musikariak, eskolak antolatu duen zikloaren barruan. 19:00etan hasiko dute kontzertua eta sarrera doakoa izango da.