Bi ipuin kontaketa antolatu dituzte haurrentzat datorren astean
Datorren astearte eta ostegunean izango dira ipuin kontaketak Manuel Lekuona udal bibliotekan, Pello Añorgaren eskutik.
Bi ipuin kontaketa antolatu ditu Oiartzungo Udalak datorren asterako. Asteartean, apirilak 23, izango da lehen hitzordua eta ostegunean, hilak 25, izango da bestea. Lehenengoa 4 urtetik gorako haurrentzat dago zuzendua; bigarrena, berriz, 2 eta 3 urtekoentzat.
Manuel Lekuona udal bibliotekan izango dira ipuin kontaketak, 17:00etan, eta Pello Añorga ibiliko da kontalari lanetan.