Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Etxegabetzea gelditu arte, tinko borrokan

Kaleratu nahi dituzten Eskalerillaseko bizilagunek herritarren babesa jaso dute gaur. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak deituta, Elkartasun Eguna egiten ari dira.

Mobilizazioko irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/20

Kale gorrian geratzeko arriskuan diren Trintxerpeko Eskalerillas blokeko bizilagunek pasaitarren elkartasuna eta babesa jaso dute gaur. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak antolatuta, Elkartasun Eguna egin dute. Azken mobilizazioetan bezalaxe, dozenaka pasaitarrek bat egin dute gaurko aldarrikapen egunarekin.

Goizean abiatu dute Elkartasun Eguna. 11:00etan haurrentzako jolasak izan dira Gudarien plazan. Ondoren, kazerolada egin dute plazan bertan. Mobilizazioaren ondoren, bazkaria prestatu eta sabelak bete dituzte bertaratu diren 90 bat lagunek. Aldarrikapen eguna biribiltzeko, kantautore bat arratsaldea girotzen ariko da.

Otsailaren 5ean hasi zen bizilagunen amesgaiztoa. Orduan euren etxea betiko uzteko abisua eman zien Pasaiako Portuko Agintaritzak bertan bizi diren 12 familiei, ezustean harrapatu zituenak. Izan ere, Euskal Trenbide Sareak (ETS) proiektu bat abiaraztea erabaki du, zamen garraiorako trenbide bat eraikiko dute. Ondorioz, bizilagunen eraikina eraitsi beharko dutela jakinarazi zieten, eta lau hilabeteko epea eman zieten euren bizitokia uzteko, hortaz, ekainean utzi beharko dute.

Portuak, kaltetutako bizilagunei “beste bizileku bat emateko irtenbide bat bilatzeko” konpromisoa hartu badu ere, orain arte ez dute erantzunik jaso. Administrazio publiko guztien “erantzun eza” salatu dute gaurkoan: “Gaur egun 12 familia hauei ez portuak ez Jaurlaritzak eta ezta ere udalak ez digu eskaintzen inongo soluziorik, bakarrik kale gorrian geratzea, 60 urtez gure etxeak izan direnetatik kanporatuak izatea.  Autoritate portuarioak ez du irtenbide alternatiborik begiratu nahi. Bere hasierako proposamenean mantentzen da, soinurik egin gabe ateratzen bagara etxeetatik ateratzeko epea luzatuko digu, baina berdin-berdin etxe gabe uzten gaitu”, esan dute eguerdiko mobilizazioan bizilagun batek eta sindikatuko kide batek. Biek Jaurlaritzak ere jaramonik egin ez diela deitoratu dute, eta Pasaiako Udalaren partetik “soilik barrura begirako hitz politak eta animoak” jaso dituztela, “hau da, kea. Bere herrian emango diren etxegabetzeen aurrean ezer ezin duela egin eta guk gure kabuz konpontzea, hori da finean esan diguna”.

Aukera bakarra “antolakuntza eta borroka” dutela erantsi dute. “Etxebizitza merkantzia bezala ulertzen duten enpresari eta politikarien aurrean, gure etxeetatik eta gure etorkizunagatik borrokan jarraituko dugu aterabide bat lortzen dugun arte, arazo hau guri egokitu zaigulako, baina edozeini gerta dakiokeen egoera bat da, krisi garaian sartuak gauden honetan”.

Horregatik guztiagatik, datorren ekainaren 1erako Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak antolatu duen manifestaziora joateko deialdia egin dute gaurkoan, “administrazioei erakusteko Eskalerillas borrokan dagoela etxebizitza aterabide bat lortu arte”. 12:00etan abiatuko da eta aurrerago jakinaraziko dute nondik.

Jarraian, HITZAk gaurko egunean jaso dituen irudiak:

DSC01789
DSC01789
DSC01793
DSC01793
DSC01799
DSC01799
DSC01804
DSC01804
DSC01806
DSC01806
DSC01808
DSC01808
DSC01810
DSC01810
DSC_0028
DSC_0028
DSC01818
DSC01818
DSC01819
DSC01819
WhatsApp Image 2024-04-20 at 15.32.41
WhatsApp Image 2024-04-20 at 15.32.41

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.