Festak ez du etenik Oiartzunen
OiartzuaRock jaialdia egiten ari dira gaur Kontzejupean. Zazpi talde pasako dira oholtzatik, askotariko estilotakoak.
Eguraldia lagun, giro ezin hobean abiatu da aurtengo OiartzuaRock jaialdia. Zurrounk taldeak ireki du aurtengoa, Kontzejupeko oholtzara igo diren lehenak izan dira. Orotara, zazpi talde pasatuko dira bertatik, askotariko estilotakoak. Eguerdiko bazkariaren ondoren, berriro martxa hartu diote oiartzuarrek, luze joko baitu gaurko egunak. Ondorengoa da egitaraua:
• 17:00etan: June Galardi.
• 18:00etan: Hapenin.
• 19:00etan: The Purples.
• 20:00etan: Trilita.
• 21:00etan: Txiltxoko.
• 22:00etan: Dantzall Sound.
Bideoan, Hapenin taldearen kontzertua, herritar batek bidalitakoa.