Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Pasaiako haurrak ere, itsas hondakinen kontrako borrokan

Pasaiako eta Gipuzkoako beste 7 udalerritako haurrek egindako kartelen erakusketa ibiltaria antolatu du Mater-ek. Maiatzaren 9an porturatuko da Pasaian.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/20

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak euskal kostaldeko 8 herritako eskola zein irakaslerekin batera erakusketa berezi bat sortu du. Ibiltaria izango da, eta datorren astelehenean (hilak 22) uretaratuko da, Getaria izango da lehen portua. Pasaiako, Bilboko, Portugaleteko, Bermeoko, Ondarroako, Mutrikuko, Getariko eta Hondarribiko haurrek askotariko kartelak egin dituzte, mezuz jositakoak, eta guzti horiek jaso dituzte erakusketan. Zero Zabor Uretan kanpainaren barruan kokatu dute erakusketa. Kanpainak “hausnarketarako eta zaborren problematikari irtenbideak bilatzeko partaidetza prozesu bat” sortu nahi du, eta honetan, gizarteko hainbat eragile inplikatu dira, itsas zeharkaldi bat antolatuz, uztailean euskal kostalde osoan zehar ibiliko dena.

Zeharkaldi hori uztailean izango bada ere, Pasaiako eta aipatutako udalerrietako haurrak lanean hasi dira. Mezuz betetako kartelak egin dituzte, eta udalen laguntzarekin, ahalduntze hitzaldiak eskaini dizkiete. Hauetan, Mater-en bi erraldoien lankidetza izan dute, “gure gizarteak ikusi nahi ez duena ikustarazteko”: Bio eta Zabor. Bio, “izaki bizidunen sare magiko hori, bizitzeko beharrezko baldintzak eskaintzen dizkiguna, hari atxikia garena eta alde guztietatik espoliatuz eta kutsatuz hain gutxi zaintzen duguna”; eta Zabor “itsas hondakinen munstroa” da, “egunetik egunera handiagoa egiten dena sortzen dugun hondakin kantitate jasangaitzarengatik eta ezinbestea gure ingurumen, eta beraz, gure gorputzera iristen dena”.

Mater-en helburua Zabor txikitzea eta Bio handitzea da. “Ekintza bakoitzak balio du; gure ohiturekin eta eguneroko erosketarekin oso boto indartsua dugu nahi dugun etorkizuna posible egiteko, baina badirudi helduak garen aldetik kosta egiten zaigula ekintzara pasatzea eta gure erosotasun eremutik irtetea; horregatik, helduok jasaten dugun erosotasun autosuntsitzaile hori oraindik pairatzen ez duten haurrekin lan egiten dugu”, esan du Mater-eko kanpainaren arduradun Izaskun Suberbiolak.

Erakusketa maiatzean helduko da Pasaiako portura, Pasaia Itsas Festibalean hain zuzen. Maiatzaren 9tik 12ra izango da ikusgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.