Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Egitarau oparoarekin dator San Marko eguneko erromeria

Herriko eragileek elkarlanean antolatu dute egun osoko egitaraua. Gaur aurkeztu dute eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

Sazn Marko Eguneko erromeria aurkeztu dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/22

San Marko eguna ospatuko dute datorren igandean Bizarain mendian, San Marko gotorlekuaren inguruan, eta gaur aurkeztu dute ondu duten egitarau zabala. Egun osoko erromeria izango da, musika, kirol probak, herri kirolak, azoka eta dantzaldia ere izango dira bertaratzen direnen gozagarri.

Udalak eragileekin elkarlanean antolatu du eguna, eta gaur eman dute egitarauaren berri sare horretan elkarlanean ari diren eragileak: Beti Prest elkartea, Errenteria Atletismo Taldea CAR, Doike Musika eta Dantza Kultur Elkartea, Herri Arte Eskolako trikitixa eta dultzaina taldea, herriko trikitilariak, Udal Txistulari Taldea, Xenpelar Bertso Eskola eta Zamalbideko Auzo Elkartea.

Igandekoa “egun parte hartzaile eta herrikoia” izatea nahi dutela esan dute antolatzaileek, “horretarako elkarteok urtean zehar antolatzen ditugun jarduerei lekua ematea izan da programazioaren ardatz nagusietariko bat”. Ekitaldi andana, baita bertako produktuen azoka ere: “Jaki postuak jarriko dituzte gotorlekuaren kanpoaldean eta barrualdean ere, eta bestelako artisautza produktuak ere izango dira”.

Bertaratzen direnentzat jateko eta edateko kantina izango dute, Zamalbideko Auzo Elkarteak jarritakoa. Eta eguraldiak lagunduko ez balu, berriz, gotorlekuak hartuko du egitaraua.

Autobus zerbitzua

San Marko erromeriara joateko autobus zerbitzu berezia jarriko dute martxan hilaren 28an, Morrongilleta kaleko geltokitik abiatuko dena. Herrigunetik irteerak 10:00etatik 13:40era 20 minutuero izango dira; 16:00etatik 18:40era, 40 minutuero.

San Marko gotorlekutik, berriz 10:20etik 14:00etara, 20 minutuero; 16:20etik 19:00etara, 40 minutuero.

Erromeriarako antolatutako egitarauaz gain, bisitariek Aizpitarte bidegurutzean erakusketa ikusteko eta gotorlekuan bertan egiten diren bisita gidatuak egiteko aukera izango dute, aldez aurretik izena emanda. Horretarako posta elektronikora mezua bidali, edo 943 44 96 38 telefono zenbakira deitu beharko dute.

San Marko Eguneko erromeriako egitaraua

  • 10:30: Erromeria martxa San Markora Foru Plazatik abiatuta herriko trikitilarien eskutik.
  • 11:00: San Marko igoeraren helmugaratzeak CAR elkartearen eskutik
  • 1:30 Herri kirolak
  • 13:00: Bertso Saioa Xenpelar Bertso eskolaren eskutik
  • 14:30: Haur jolasak
  • 16:00: Dantzaldia Udal Txistulari Taldearen eskutik
  • 116:30: Txokolatada Zamalbide auzo elkarteak eskainia
  • 17:00: Muxikoak Beti Prest taldearen eskutik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.