2024/4/22

Markel Amat sanpedrotarra, munduko 16 tiratzaile onenen artean

Munduko Eskrima Txapelketa bikaina jokatu du sanpedrotarrak asteburu honetan kadete modalitatean. Final hau jokatzen duen lehen gipuzkoarra izan da Amat.

Egitarau oparoarekin dator San Marko eguneko erromeria

Herriko eragileek elkarlanean antolatu dute egun osoko egitaraua. Gaur aurkeztu dute eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte.

etxera eguna oiartzun 2024

Etxera Egunean 141 itzuli emateko erronka jarri dute, maiatzaren 5ean

Oiartzungo Sarek euskal preso bakoitzeko zirkuitu bati buelta emateko erronka bota du. Izen-ematea doakoa da, eta bazkaria ere antolatu dute.

Hibaikako Neska Gazteak, oholtza gainean domina jasotzeko unean.

Hibaikako Neska Gazteak Euskadiko Batel Txapelketan hirugarren

Asteburuan jokatu dute Euskadiko Batel txapelketa Pasaiako badian. Hibaikako gazte mailako bi ontzien lan ona; mutilak kontsolazio txandako onenak izan ziren.

Haustekundeak
oiartzun hauteskundeak auzoak 2024

Oiartzungo hauteskundeetako emaitzak, auzoka

EH Bilduk auzo guztietan egin du gora, eta EAJ ia guztietan jaitsi da, Ergoien eta Gurutzen izan ezik. Gainontzekoetan, denetarik.

Amaia Oleaga Agesta, Ekonomia irakaslea

«Nahi duguna da ikasleek teorian ikasitako hori errealitatera eramatea»

Rap doinuak baliatuz, Amaia Oleaga irakasleak ekonomia irakasteko modu berri bat sortu du, 'Ekonomia eta rapa: Ahalduntzeko elkarguneak' proiektu pedagogikoarekin.

Bina zilarrezko eta brontzezko Pasaiara Euskadiko Batel Txapelketan

San Juanek hiru domina lortu ditu atzoko finaletan, eta San Pedrok bat. B finaletan hainbat ohorezko postu egin dituzte bere pasaitarrek.

Sailkapen taularen goi postuetan jarraitzen du Iñigo Iglesiasek

Asteburuko bi lasterketen ostean, puntuen araberako sailkapenean bigarren da Iglesias Munduko txapelketan.

oiartzungo argazki zaharrak erakusketa

Oiartzungo argazki zaharren erakusketa bisita daiteke

Landetxen ikus daitezke argazkiak, hilaren 30era arte. Zahar eta gazteen arteko elkarlanetik sortu da erakusketa. Ostegunean, saio gidatua.

oiarpe

Oiarperen asteburuko emaitzak (2024-04-22)

Oiartzungo klubeko pilotariek 36 partida jokatu dituzte asteburuan. Hamasei garaipen lortu dituzte oiartzuarrek. Ez dute finalera iristea lortu.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-04-19)

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko emaitza guztiak, hemen.

plenoa oiartzun

Adierazpen askatasunaren eta Palestinaren aldeko mozio bana, plenoan

Hamabi puntuko gai zerrenda izango du apirileko udalbatzarrak. Ohi baino lehenago hasiko da, gero Arraguako prozesua dagoelako.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-04-22)

Nola halakoak izan dira herriko taldeek asteburuan lortutako emaitzak. Aipagarrienak, Munttarpeko nesken garaipena, eta Oiarso Lezoskt saskibaloi taldearena.

Asteazkenean bilduko dira jatorri askotariko emakumeak

Asteazkeneko bilkuran Honduras izango dute hizpide Pasaian jaiotako eta Pasaiara etorritako emakumeek. Sofia Dubon eta Valentina Rojasek dinamizatuko dute saioa.

oiartzun mutilvera 2024

Merindade bezain beste gol sartu dizkio Oiartzunek Mutilverari

Lizaso, Rebecca eta Begoñak bina gol sartu dizkiote Nafarroako taldeari. Mutilek berdindu egin dute, eta areto futbolean, bi taldeak nagusi.

Gehiago