Bina zilarrezko eta brontzezko Pasaiara Euskadiko Batel Txapelketan
San Juanek hiru domina lortu ditu atzoko finaletan, eta San Pedrok bat. B finaletan hainbat ohorezko postu egin dituzte bere pasaitarrek.
Neskem kadeteen podiumean bigarren izan ziren sanjuandarrak, eta hirugarren sanpedrotarrak. Kaiku irabazle. Argazkia: Sanpedrotarra AE Asteburuan izan da jokoan Pasaiako badian Euskadiko Batel Txapelketa. Larunbateko sailkapen estropaden ondoren, atzo izan ziren finalak. Urrezko domina gehienak Bizkaitik etorritako ontziek eraman zituzten. Pasaitarren emaitzei erreparatuta, bina zilarrezko nahiz brontzezko irabazi zituzten. B finaletan edo kontsolaziozkoetan ere hainbat ohorezko postu eskuratu zituzten bai San Pedroko zein San Juango batelek. Asteburuko lehiak San Juan-Koxtapek antolatu zituen, Euskadiko Arraunketa Federazioaren babespean.
Pasaitarren zilarrezko dominak San Juanek irabazi zituen, emakumeen kadeteetan eta emakumeen absolutuetan. Emakumeen kadeteetan San Pedro brontzezko izan zen. Pasaitarren laugarren domina, brontzezkoa hura ere, arrosek eskuratu zuten mutilen kadeteetan.
B finalei dagokienez, San Pedro lehena izan zen mutilen haurretan nahiz kadeteetan, eta San Juan bigarren nesken Gazte Mailan.
Atzoko finalen zerrenda eta sailkapen oso-osoa ikusteko. egin klik lotura honetan.
