Iruñera joateko autobusa antolatu du LABek
LAB sindidikatuak mende erdia bete duela eta ekitaldi berezia antolatu du Maiatzaren 1ean.
Aurtengo Maiatzaren Lehena berezia izango da LAB sindikatuarentzat, izan ere, 50 urte bete ditu sindikatu abertzaleak eta bete-betean egingo du bat ospakizunekin. Hori horrela, Iruñera deitu du egun osoko egitaraua ondu baitu bertan Langileen Nazioarteko Egunaren harira.
Hori horrela, Iruñera joateko autobusa antolatu du Oarso Bidasoan. Autobus hori 09:15ean abiatuko da Irungo Bixeratik, eta 09:30ean Oreretako Zumarditik, eta 10 euro balio du txartelak. 18:00etan itzuliko da autobusa Iruñetik. Izena emateko LAB sindikatuko egoitzara deitu behar da.