Irailaren 19tik 22ra egingo dute Atlantikaldiaren 11. ekitaldia "Artxipelagoa" lelopean. Gaur irudia eta leloa aurkeztu dituzte.
Maiatza erdialdeko bi asteburuetan izango dira auzoko festak, baina hainbat ekitalditarako txartelak erosi edo izena eman daiteke: bertso afaria, bazkaria...
Barruti guztietan koalizio subiranistak jaso zituen boto gehien igandean. Kontsultatu hemen barruti guztietako emaitzak.
Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.
Herri Eskolako familiek zirku tailerra egin zuten larunbatean Adunan. "Goiz atsegina pasa genuen, familiako harremanak landuz, euskaraz jolasean".
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.
LAB sindidikatuak mende erdia bete duela eta ekitaldi berezia antolatu du Maiatzaren 1ean.
Maiatzaren 10era arte online edo Elorsoron egin ahal izango dira proposamenak. Bederatzigarren ekitaldia da aurtengoa.
Filmaren emanaldia 18:30ean hasiko da; Gezalan. Proiekzioa bukatzean, egileekin solasaldia antolatu dute.
Maiatzaren 4an aurkezpen kontzertua emango dute, Errenteria-Oreretako Niessenen. Bi egunera, epaitegira joan beharko dira.
Urrats liburu-dendak Antton Kazabon gonbidatu du, liburuak sinatzeko. 1545 argitaletxeak ate irekien eguna egingo du.
Auzolanean Ibai-Ondo Herrirantz dinamikaren barruan, bazkaria egingo dute 14:30ean. Sarrerak salgai daude Tiñelu tabernan.
Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.