Etxetxoren auzolana, hilaren 27an
09:30ean abiatuko dira, Tiñelutik, Jaizkibelgo Iparragirre eremuko barrakoiak garbitzera.
“Lezoko memoria historikoa ezin da galdu”. Hori da Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldearen zereginaren oinarria, haiek adierazi dutenez. Hori horrela, Iparragirreko trabajadoreen edo frankismoaren bortxazko langileen barrakoiak garbitzeko auzolan berria antolatu dute hilaren 27rako (larunbaterako).
09:30ean Tiñelun agertzeko eskatu diete egitasmoarekin bat egingo dutenei. Handik abiatuko dira Jaizkibelgo Iparragirre eremura. “Barrakoiak garbitzen jarraituko dugu, eta horretarako zure laguntza behar dugu”, ebatzi dute.