Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kultura eta musiken "Artxipelagoa" bihurtuta

Irailaren 19tik 22ra egingo dute Atlantikaldiaren 11. ekitaldia "Artxipelagoa" lelopean. Gaur irudia eta leloa aurkeztu dituzte.

Atlantikaldiaren aurkezpena egin dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/04/23

Artxipelagoa. Hori izango da Atlantikaldiaren aurtengo leloa. Gaur aurkeztu dute, baita haren irudia izango dena, eta irailaren 19tik 22ra ospatuko dela ere. 11. ekitaldia izango da honakoa, eta hortik aukeratu duten leloa, Aizpea Otaegi alkateak azaldu duen bezala, “11 urte beteko ditu aurten jaialdiak eta hamaika hitzaren esanahia zenbaki hutsetik harago doa euskaraz. Hamaika aniztasuna da, eta hain justu, hori da Atlantikaldiaren erroa. Hamaika emanaldi, hamaika sorkuntza, hamaika harreman, hamaika emozio… guztiak kopuruan ezberdin, baita tamainan ere. Gure unibertsora eramatean, Artxipelago bat datorkigu burura: irla txiki ezberdinez osatutako eremu bat”.

Aurten ere nabarmen jarri dituzte Atlantikaldiaren barruan “berezienetakoak” diren Itsas elkarrizketak, “kultura ezberdinetako sortzaileen arteko elkarlanak”. Horren adibide da urtero jaialdiaren kartela. Hori egiteko, munduko txoko ezberdinetako artistak elkartzen dituzte. Aurten ere hala izan da, eta irudia,  Ibane Cerezo urretxuarrak eta Porto (Portugal) Catarina Alvesek egin dute elkarlanean.

Bi artistek esan dute bien arteko lankidetza proiektu “aberasgarria” izan dela. “Modu bikaina da kultura eta perspektiba ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko eta sormen kolektiboa bultzatzeko”, gaineratu du alkateak.

Lehen agerraldi honetan datak, irudia eta leloa aurkeztearekin batera Kultur topagunearen eta musika jaialdiaren ezinbesteko ezaugarri den parte hartzeari ere egin diote tartea. Izan ere, aurten ere, programazio artistikoa herritik bertatik sortutako proposamenekin osatu nahi dute. Eragileek galdetegi bat dute horretarako eskura (egin klik hemen) eta hura beteta proposamenak bidal ditzakete maiatzaren 16ra arte.

Maite Gartzia Kultura zinegotziak proposamenak baloratzeko garaian antolakuntza batzordeak izango dituen irizpideak argitu ditu: urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, “hau da berrikuntzaren bat barneratzea”; herritarren parte hartzea sustatzea; eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako iniziatiba izatea; eta kultur aniztasuna bultzatzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.