Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Adierazpen askatasunaren defentsa egin du udalbatzak

Yakovlev 42 taldeari babesa adierazi diote plenoan, aho batez. Palestinaren inguruko mozioa, EH Bilduren botoekin aurrera.

plenoa apirila 2024 kronika Atzo egin zuten plenoko irudia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/25

Atzo arratsaldean apirilari dagokion plenoa egin zuten. Hamabi puntu jorratu zituzten, eta horietatik bi mozioak izan ziren. Haietako batek adierazpen askatasunaren gaia jarri zuen mahai gainean. Herriko Yakovlev 42 musika taldeko kideen kontra hasitako auzibidea izan zuten hizpide.

Agustin Lekuona alkateordeak hartu zuen mozioa irakurtzeko ardura. Lehenik eta behin, musika taldeko kideei elkartasuna adierazi zien, EH Bildu eta EAJren udal taldeen izenean. “Era berean, jakinarazi nahi dugu adierazpen askatasunaren kontrako inolako erasorik ez dugula onartzen. Kultura eta artea iritzia eta ideiak plazaratzeko tresna baliotsuak dira, demokrazia osasuntsu baten mesedetan”, gaineratu zuen.

Erakunde publikoek artisten adierazpen askatasuna “babestu” eta “zaindu” behar dutela adierazi zuen Lekuonak. Aho batez onartu zen.

Plenora Yaklovlev 42 taldeko bi kide hurbildu ziren, eta haietako batek —Endika Loiolak— hitza hartu zuen, bi udal taldeei eskerrak emateko. “Adierazpen askatasuna funtsezko eskubidea. Askotan entzungo ditugu gustuko ditugun gauzak, baina baita ere gustuko ez ditugunak. Ez gaude egoera oso erosoan, baina kontzientzia oso lasai daukagu”, jakinarazi zuen Loiolak.

Palestina

Beste mozioa Palestinarekin Erantzukizuna-k aurkeztutakoa izan zen, EH Bilduk bere egindakoa. Maite Santamariak elkarteko kideak adierazi zuzenez, Palestinako “hilketa” gelditzea da beraien taldearen helburua. “Elkartasunetik harago, gizarte bezala hori geldiarazteko dugun erantzukizunak mugitzen gaitu”, adierazi zuen Santamariak.

Israelekin harremanak etetea eskatu zuen, eta egun bizi den egoera “okupazio kolonialean” eta “apartheidean” kokatu zituen.

EAJ abstenitu egin zen. Janire Mitxelena eledunak azaldu zuenez, beraiek ez daude Israel Palestinan egiten ari denaren alde, “inondik inora”. Gerra “Hamasen kontrakoa” dela esan zuen, eta palestinarrek pairatzen dutela. “Zisjordanian ez dago gerrarik, Hamas ez dagoelako”, gaineratu zuen Mitxelenak.

Israelgo estatua palestinar zibilen kontra Gazan egiten ari den erasoa “gaitzesgarria eta erabat onartezina” dela esan zuen. Zisjordanian Israelgo armada eta kolonoen erasoak ere kezkatzen dituela gaineratu zuen.

Mozioa, beraz, EH Bilduren aldeko botoekin atera zen aurrera.

Mugikortasun Plana, hastapenetan

Oiartzungo Mugikortasun Plana hasieraz onartzea izan zen beste puntu nagusietako bat. Ibon Mitxelenak azaldu zuenez, Klima Aldaketaren Legeak arautzen du mugikortasun planak egin behar direla, eta udal gobernu taldeak agintaldi honetan beteko zuela.

Bost ardatz izango ditu planak. Honakoak dira atal horien izenburuak:

  • Oiartzungo ardatz aktiboak.
  • Garraio publikoaren agertoki berriak.
  • Autoaren kulturan aldaketak eragitea.
  • Jarduera ekonomikoko ereduetan eragitea.
  • Hirigintza eta mugikortasuna.

Jendaurrean hilabetez egongo da (jada badago), eta epea pasatzean eta onartzean, saio bat egingo dute herritarrekin, Ekonomia Soziala eta Subirautza saileko zinegotziak aurreratu zuenez.

EAJk planari baiezkoa emango diola iragarri zuen. Janire Mitxelenak esan zuenez, EAJ pozten du planean ageri diren gauza batzuekin. Hala ere, “berandu” iritsi direla uste dute. “Pozten gaitu ezker abertzalea momentu honetara iristea. Populismoa erabiliz, gaur egun daukagun ordu eta erdiko aparkaleku sistema ezarri zuen. Eredu hori jasangarria ez dela konturatu dira. Positiboa da hori”, esan zuen jeltzaleak.

Esan zuenez, zalantzak dituzten planaren edukia aurrera nola eraman daitekeen. “Erakundeari zein herriari leialak izango gara”, jakinarazi zuen, aldeko botoa azaltzerakoan.

Ibon Mitxelenak ongietorria eman zion adostasun zabalari. Etorkizunean mugikortasun ohituretan aldaketak egongo direla esan zuen, baina herriarentzat “onuragarria” izango dela. “Ez da zerotik hasitako plan bat, diagnosi batean oinarritutakoa da”.

Joana Mendiburu alkateak jeltzaleari erantzun zionez, plana “aurrera begirakoa” da, orain arte egin direnak eta ez direnak alde batera utzita. “Populismoa ez da gure estiloa. Badakigu plan honek momenturen batean deserosotasunak ekar ditzakeela, eta oraindik osatu beharreko plana dela. Udalean zein —ahal den neurrian— herritarrekin osatu beharreko plana izango da”, ebatzi zuen alkateak.

Modu horretan, beraz, Oiartzungo Mugikortasun Planaren hasierako onarpena aho batez atera zen aurrera. Gainontzeko puntuak ere aho batez onartu zituzten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.