Genero-rol eta estereotipoak identifikatzeko tailerra, maiatzean
Herriko merkatariei zuzendutako tailerra da, eta helburua egunerokotasuneko genero rolak eta estereotipoak identifikatzea da.
Herriko merkatariei zuzenduta, genero-rol eta estereotipoak identifikatzeko tailerra antolatu du Errenteriako Udalak Errenkoalde Merkatarien Elkartearekin elkarlanean. Zehazki, tailerraren helburua egunerokotasunean erreproduzitzen diren genero-rol eta estereotipoak identifikatzea izango da, eta jardunbide egokietarako irizpideen dekalogoa egingo da.
Maiatzaren 9an izango da tailerra, 14:00etatik 16:00etara, Emakumeen Etxean. Errenteriako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planean jasotako helburuak betetzeko zuzendutako ekintza da, eta bertan parte hartzeko izena maiatzaren 3a baino lehen eman beharko da emailez berdintasun sailari edo errenkoaldera idatziz.