Gipuzkoako Artisautza Erregistroan izena emateko epea, zabalik
Maiatzaren 23a izango da Gipuzkoako Artisautza Erregistro Orokorrean izena emateko azken eguna, Oarsoaldeko Garapen Agentziak esan duenez.
Oarsoaldeko Garapen Agentziak jakinarazi du Gipuzkoako Artisautza Erregistro Orokorrean izena emateko epea zabalik dagoela, eta azaldu dutenez, artisautza sektoreko kideek izango dute inskribatzeko aukera; ondasunak sortu, ekoitzi, eraldatu, konpondu edo zaharberritzen dutenek, alegia.
Erregistroa borondatezkoa, doakoa eta irekia da, eta tresnak eta makineria osagarria erabiltzearen bateragarritasuna aitortzen du.
Izen ematea zabalik da dagoeneko, eta maiatzaren 23an amaituko da epea, 13:00etan. Erregistratu nahi izanez gero, eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, esteka honetan. Aldiz, informazio gehiago nahi izanez gero, hemen klik eginda aurki daiteke.