Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

[Irudiekin] Giro bikaina Gurutzen hasi eta bukatu den Bizardiaren ibilaldian

Adin-tarte oso zabaleko 188 lagunek hartu dute parte Bizardiaren 43. ibilaldian. Ustekabeko bat gaindituta, dena bikain joan da.

bizardia ibilaldia 2024 argazkiak Eguraldi zoragarria izan zuten bidelagun.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/29

Bizardia elkartearen mendi taldeak urteroko tradizioa berritu zuen atzo: XLIII. Ibilaldia egin zuten, eguraldi eta giro paregabearekin. Aurtengoan, estreinakoz, Gurutzen hasi da ibilaldia, eta toki berean —hau ohikoa da— bukatu.

Asebeteta egin dute balorazioa Bizardiakoek: “Datorren urtean oso zaila izango dela aurtengo arrakasta gainditzea. Baina, gogo berrituta, saiatuko gara”. Gurutzeko elkartekoek jakinarazi dutenez, 188 lagunek erabaki zuten ibilaldia egitea; horietatik 88 izan ziren emakumeak, eta ehun, gizonezkoak. “Azpimarratzekoa da”,jarraitu dute, “parte hartu duten 14 urtetik beherako zazpi umeak, txikiena Aner Elizondo izan dela, 12 urtekoa”. 70 urteen langa aspaldi utzi zuten mendizaleen kopurua ez zen txikia izan.

Bizardiak jakinarazi duenez, azkarrenek lau ordu baino gutxiago behar izan zuten martxa burutzeko, baina gehienek bost ordu inguruan egin zuten. Gehiago behar izan zuenik ere izan zen: “Dezente izan ziren sei ordutan iritsi ziren. Bikote batek ere lasai asko hartzea erabaki zuen eta atera eta zazpi ordu geroago elkartean agertu zen”. Guztiek bere saria izan zuten elkartera iristean: tragoak eta pintxoak.

Ustekabekoa margoarekin

Gurutzen bertan hasi zen ibilaldia, eta antolatzaileek zein parte-hartzaileek horren balorazio positiboa egin zuten. Ibilbidean plastikoa ez erabiltzeagatik, denborarekin desagertzen den margo bat erabili zuten.

Hala ere, nahi baino lehen ezabatu ziren. Izan ere, bidea markatzera joan ziren bezperan, baina euriak egindako markak ezabatu zituen. Igande goizean, antolakuntzako bi kide lehenago atera ziren, berriro markatzera. Ustekabeko hori kenduta, dena bikain joan zen.

Oiartzungo udaltzainei eskerrak eman zizkieten, ibilaldia egiten zutenak errepidetik joan behar izan zuten aldian laguntza eman zietelako. Lanean aritu ziren boluntarioei ere eskerrak eman dizkiete, baita mendi festan parte hartu zuten guztiei ere.

Bizardiaren LXIII. ibilaldia
Bizardiaren LXIII. ibilaldia
Bizardiaren LXIII. ibilaldia
Bizardiaren LXIII. ibilaldia
Bizardiaren LXIII. ibilaldia
Bizardiaren LXIII. ibilaldia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.