Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 11. edizioa aurkeztu dute

22 film labur, diaporama bat eta 4 dokumental eskaintzeaz gain, Xenpelar aretoan ere erakusketa bat egongo da ikusgai gaurtik aurrera.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2024/04/29

Ostegunean emango diote hasiera CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 11. edizioari. Itsaspeko paisaiak ditu ardatz zikloak, eta maiatzaren 2an, 8an eta 15ean, 19:00etan Niessen Kulturgunean 22 film labur, diaporama bat eta 4 dokumental eskainiko dituzte.

Subacuáticas Real Sociedad Elkarteak eta Aquariumak antolatu dute zikloa Errenteriako Udalaren babesarekin, eta prentsaurrekoan azaldu dutenez, aurten, Indonesia izango da protagonista. Ekitaldi eta emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta ziklora bertaratzen diren ikusleen artean bi pertsonentzako ontzi irteera bat zozkatuko dute. 

‘Etorkizun urdina eraikitzen’ esloganarekin, CIMASUBek ozeanoarekiko eta haren jasangarritasunarekiko konpromisoaren funtsa transmititzen dituela azaldu dute, eta Real Sociedad itsaspeko elkartetik helarazi dute itsaspeko zinemaren erakusketak gizateriaren eta ozeanoen arteko elkarrekintzari buruz hausnartzeko aukera bat ematen duela.

Horretaz guztiaz gain, Txikizikloa ere antolatu dute, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako ekimena. Maiatzaren 2an izango da, 10:00etan.

Xenpelar aretoan, erakusketa

Proiekzioez gain, gaurtik maiatzaren 12ra -astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara- Xenpelar aretoan argazki erakusketa bat egongo da ikusgai, itsas hondoko misterioak eta gizakiak naturarekin duen harremana ikusteko aukera ematen duena. Erakusketa horretan “espezie bitxi eta deigarrienetara eta naturaren edertasunera” hurbiltzen dituzten argazkiak izango dituzte ikusgai.

Jaizkibel-Capbreton, itsasgune babes berria

2023ko abenduaren amaieran BOEn argitaratu zuten Itsas Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Lekuen zerrendan sei itsas gune babestu berri sartzeko proposamena onartu zuen ministro agindua, eta, hain zuzen, horietako bat Jaizkibel eta Ulia mendien eta Capbreton itsaspeko arroilaren artean dagoena da, 1.525 kilometro koadroko itsas eremua duena.

Jaizkibel-Capbretongo itsas inguruneek urpean -edo erdi urpean- dauden itsas arrezife eta haitzuloetako komunitate bereizgarri ugari biltzen ditu, eta eremu hori kontserbaziorako garrantzi handiko nazioarteko korridore ekologikoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.