Larunbatean, bertso saioa Haurtzaro Ikastolako ikasleek antolatuta
Miren Amuriza, Joanes Illarregi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Jon Martin bertsolariak arituko dira, Landetxen.
![haurtzaro bertso saioa 2024](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/438092460_966054492188441_8385045175185315005_n.jpg)
Haurtzaro Ikastolako DBH4ko ikasleek bertso saioa antolatu du datorren larunbaterako, hilak 4. Landetxen izango da bertso-saioa, 18:00etan hasita, eta punta-puntako bertsolariak gonbidatuko dituzte. Honakoa da oholtzara igoko direnen zerrenda: Miren Amuriza, Joanes Illarregi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Jon Martin.
Ikastolako ikasle zaharrenek beraien ikas-bidaia finantzatzeko antolatu dute bertso saioa. Sarrerak salgai daude, Garmendi txokolategian eta Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan. 10 euroko prezioa izango dute.