Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bihar zabalduko da Herri Arte Eskolan izena emateko epea

Ikasturte berriarekin batera, hainbat berrikuntza aurkeztu ditu Herri Arte Eskolak; hala nola idazketa sortzailea, podcasta edo gidoigintza.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2024/04/30

Herri Arte Eskolak bihar irekiko du 2024/25 ikasturterako matrikulazio epea, eta datorren ikasturteari so eginez, diziplina artistiko ezberdinetan espezialitate berriak zabaldu dituzte; hala nola idazketa sortzailea, podcasta, rap-spoken-word, gidoigintza, argazki eta bideogintza eta marrazketa, besteak beste. Oro har, 50 aukera baino gehiago prestatu dituzte esperientzia berriak partekatzeko asmoarekin. 

Aurreko urteetan izandako arrakasta dela eta, Hastapen Artistiko Multidiziplinarraren eskaintza mantenduko dute 4-7 urte arteko gaztetxoentzat, eta, horretaz gain, Errenteriako hainbat ikastetxetan bi diziplina landuko dituzte jangela orduetan. LH3 – 6 arteko ikasleentzat izango da, eta horren helburua arratsaldeetako saioetara joan ezin daitezkeenei laguntzea da. Antolatzaileek ohartarazi dute, bestalde, jangelako eskoletara zein arratsaldeko eskoletara joan nahi duenak matrikula bakarra ordaindu beharko duela. Izen emateak ikastetxean bertan egin beharko dira.

Helduentzat ere badago eskaintza

Ikasturte berriarekin batera, bide berriak zabalduko dituzte Herri Arte Eskolakoak, eta, esaterako, ikusle/entzule eskolak emango dituzte. Eskola horren helburua da artea ikuslearen profiletik bizitzea, eta diziplina bakoitzarekin sei saio egingo dituzte. Lehen bost saioetan diziplina bat landuko dute, eta seigarren saioan irteera egingo dute prestaketa saioetan landu duten gaiarekin harremana duen leku batera. Irakasleen ustez, aurre-ezagutza jakin batekin irteera egitean gehiago ikasteko aukera izango dute ikasleek. 18 urtetik gorakoentzat izango dira saio horiek, eta astean behin izango dira.

Bihartik maiatzaren 12ra plaza eskaera egiteko epea zabalduko da, eta bigarren fasean, ekainaren 1etik 9ra izango dena, matrikula baieztatu beharko dute eskatzaileek. Eskaerak egin ondoren ordutegiak aldatzeko aukerak izango da, eta ekainaren lehenetik bederatzira eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute Inika plataformaren bidez matrikula onartzeko aukerarekin.

Kuotak, herritarrei egokituta

Oraingoan ere herritarren ahalmen ekonomikoari egokitutako kuotak izango dira, eta kuoten egokitzapenaren eskaera baliozkoa izan dadin, matrikula onartzen denean egin beharko da. Informazio gehiago udalaren webgunean edo eskolaren webgunean aurki daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.