Juan del Riok 'Esta noche se acaba todo' liburua aurkeztuko du Donibanen
Albaolako boluntarioak ederki ezagutzen ditu San Pedro eta Donibaneko txokoak, hauetan inspiratu da eleberria idazteko.
Juan del Rio Sanz de Acedok Esta noche se acaba todo izeneko liburua kaleratu berri du, eta hori aurkeztuko du Pasaian datorren astean. Maiatzaren 7an (asteartea) izango da aurkezpen hori, Donibaneko Ubera liburutegian, 19:00etan. Liburua erosteko aukera izango da bertan, baita idazleari galderak egiteko aukera ere.
Albaolako boluntarioak ederki ezagutzen ditu San Pedro eta Donibaneko txokoak, eta kokaleku horiek erabili ditu misterioz betetako eleberri hau idazteko.