'Kapitala suntsitzeko langileria batu!' martxa egingo dute bihar
09:45ean izango da irteera, eta Oreretatik Donostiara izango da martxa. Oreretako Zumarditik abiatuko da ibilbidea.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/04/maiatzak1.png)
Bihar, maiatzak 1, ‘Kapitala suntsitzeko langileria batu!’ izenpean, martxa egingo dute Oreretatik Donostiara Steilas, SK sindikatua, Grupo Oarso Taldea, CGT eta Antikapitalistak-ek antolatuta.
Martxan parte hartu nahi duenak 09:45ean Oreretako Zumardira joan beharko du.