Oiartzungo argazki zaharren erakusketa, astebete luzatuta
Maiatzaren 6ra arte luzatuko da Landetxeko erakusketa, izandako arrakastaren ondorioz. Antolatzaileak, pozik.
Pasa den astean —hilaren 22an— ireki zuten Oiartzungo argazki zaharren erakusketa. Oiartzungo Topalekua eta Zaintzadik sortu dute elkarlanean, belaunaldi gazte eta zaharren artean, eta ehun argazki ikus daitezke Landetxeko zero solairuan.
Arrakasta handia izan duela eta, maiatzaren 6ra arte luzatzea erabaki dute (datorren astelehena). Izan ere, primerako erantzuna izan duela adierazi dute antolatzaileek. Horrela azalduko Zaintzadiko dinamizatzaileek: “Joan den astelehenean jarri genuen martxan, eta geroztik jende pila bat hurbildu. Bertaratu den jendeak oso balorazioa positiboa egin digu, gainera”.
Ostegunean egin zuten aurkezpen saio berezia oso jendetsua izan zela nabarmendu dute. 30 pertsona baino gehiago azaldu ziren aurkezpen irekira. Aurretik, Abaraxka udal ludotekarekin batera belaunaldien arteko topaketa “hunkigarria” egin zuten. Adinekoen dinamizazio eta azalpenen bitartez garai bateko Oiartzun ezagutzeko aukera izan zuten haurrek.
Etorkizunean lanketa hori egiteko bidea urratzen hasi direla uste dute. Oraingoz, erakusketa aste bete gehiago mantentzea erabaki dute. Bertan jarritako txokoak herritarrek ekarpenak egiten jarraitu dezaketela gogorarazi dute (argazkien azalpenak jarri edo irudi berriak uzteko).