Ur mozketa izango da San Pedroko zenbait kaletan
Datorren asteartean izango da mozketa, bi ordu ingurukoa.
![Torreatze trafikoa](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2015/05/17693131.jpg)
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, datorren maiatzaren 7an (asteartea da) ur mozketa izango da San Pedroko zenbait kaletan, ur sarea hobetzeko lanak egingo baitituzte. Zehazki, Esnabide 2, 4, 6 eta 8, Morales Oliver, Pasaman Alarguna, Herriko plaza, Markina ingeniaria, San Pedro eta Torreatze kaleetan izango da mozketa. Bi ordu inguruz moztuko dute, 9:00etatik aurrera. Udalak aurreratu du, ahal izanez gero, iragarritakoa baino lehenago emango dutela ura.