'Ya no quedan junglas adonde regresar' filma grabatuko dute etzi
Gabriel Beristain zuzendariak eta bere taldeak Madalenan egingo dituztenez grabaketak, itxita egongo da kalea egun osoan zehar.
‘Ya no quedan junglas adonde regresar’ filmaren atal batzuk Errenterian grabatuko dituzte ostegunean. Gabriel Beristain zuzendariak eta haren taldeak Madalena kalean grabatu behar dutenez thriller poliziakoa, itxita egongo da kalea egun osoan zehar.
Carlos Augusto Casas kazetariaren eleberriaren egokitzapena da ‘Ya no quedan junglas adonde regresar’ filma, eta Ronn Perlman newyorktarra da protagonista. Hala ere, Perlamez gain, Karra Elejaldek, Unax Ugaldek, Ruben Otxandianok, Megan Montanerrek eta Hovik Keuchkeriak ere hartuko dute parte thrillerrean.
Istorioa jatorriz Madrilen dago girotuta, baina Donostia eta inguruko herrietan hasiko dituzte grabaketak.