Merkatuzar aparkalekua zabalik egongo da igande eta jaiegunetan
Gainerako egunen ordutegi bera izango du: 07:00etatik 22:00etara. Ondorioz, urte osoan emango du zerbitzua aparkalekuak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/04/dsc0286.jpg)
Igande honetatik, hilak 5, Merkatuzar aparkalekua zabalik egongo da igande eta jaiegunetan ere. Errenteriako udaletik jakitera eman dutenez, ordutegia gainerako egunetako berbera izango da, 07:00etatik 22:00etara, alegia.
Gauzak horrela, igandetik aurrera aparkalekuak urteko egun guztietan emango die herritarrei zerbitzua.