Posta bidezko botoa dela eta, laguntza eskainiko du PSE-EEk
Europako hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, eta Errenteriako PSE-EEk laguntza zerbitzua emango du haien egoitzan.
Errenteriako PSE-EEk gogorarazi du ekinaren 9ko Europako hauteskundeetan botoa fisikoki eman ezin dutenentzat eta ondorioz posta bidez bozkatu behar dutenentzat laguntza emango dutela.
Laguntza zerbitzu hori astelehenetik ostiralera eskainiko dute, 10:30etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara PSE-EEren egoitzan (Morrongilleta, 12). Aldiz, inork bestelako kontsultaren bat egin nahi balu, ondoko telefono zenbakia erabili beharko du: 943 51 99 99.
Maiatzaren 30a izango da posta bidezko botoa bidaltzeko azken eguna.