Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

‘Adierazpen askatasuna’, emandako izenburua

Yakovlev 42 taldeak seigarren lana aurkeztu berri du. Hainbat izen izan dituzte esku artean, baina gertatzerik nahi ez zuten auzibide batek eman die diskoarentzako izena: ‘Adierazpen askatasuna’.

yakovlev 42 taldea Yakovlev 42 taldeko kideak, duela gutxi emandako kontzertu batean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/03

Yakovlev 42 Oiartzungo taldeak disko berria aurkeztu du: Adierazpen askatasuna. 2020tik ez dute lan luzerik argitaratu, eta pasa den astean plazaratu zuten berria.

Guardia Zibilaren salaketa bat dela eta, duda-mudatan ibili dira diskoa osatu ala ez, eta aurrera egitea erabaki zuten, Ibai Iriberri taldeko bateria jotzaileak azaldu duenez. «Diskoa prest geneukanean, auzitegiaren zitazioa etorri zitzaigun. Erabaki genuen beste abesti bat sortzea, Adierazpen askatasuna izenekoa, gaiari buruzkoa».

Abesti horrek eman dio izen lan berriari, baina aurretik beste izenburu batzuk izan zituzten esku artean, Endika Loiola gitarristaren arabera: «Hasierako izena Hautu politikoa izango zen. Aurrekoetan euskarazko abestiekin kale egin dugu, eta hautu politikoa izan da euskaraz egitea. Abestiak egin ahala, konturatu ginen oso pertsonalak zirela, eta Erraietatik jarri genion. Azken izenburua, ordea, epaitegiek eman ziguten».

Hamabi kanta osatu dituzte, eta beste pista bat du diskoak; adimen artifizialarekin osatu dute sarrera, boladaren olatua hartuta. Izan ere, orain arte filmetako zatiak sartu izan dituzte diskoetan, baina oraingoan eurek sortzea erabaki dute.

Abestien gaiei dagokienez, Iriberrik zehaztu du bakoitzaren barruko «mugidak» azaleratu dituztela. Taldekide batek, esaterako, alabari eskaini dio kanta bat: «Ez da amodiozko kanta arrunt bat. ‘Nik balore batzuk transmititu nahi dizkizut’ esaten dio». Loiolak aitortu du letrak ez direla aurreko diskoetan bezain esplizituak, baina bai «mahai gainean» jarri beharreko gaiak: maskulinitate toxikoa, buru osasuna, hedabideen indarra, teknologia berriek gazteengan duten eragina, euskal musikaren industriari buruzkoa…

Musika estiloari dagokionez, lehenagoko jarraitzaileek nabarituko dute aldaketa, letretan zein jotzeko eran. Iriberri taldekide berria da, eta hark azaldu duenez, abestiak jotzeko era ez da lehen bezain azkarra. Abiadura galdu arren, indarrean irabazi dute, euren ustez.

Lau urte egon dira lan luzerik argitaratu gabe. Aurrekoa itxialdia etorri baino lehen etorri zen, «erritmo oso ona» zeramatenean. Iaz eta duela bi urte single bana atera zituzten, taldea «pixka bat herdoilduta» zegoenean. «Gainera, taldekide berri bat sartu da. Horrek zerotik hastea suposatu zuen: kanta zaharrak entseatu, moldaketak egin beharra…», gaineratu du Loiolak.

Diskoa bi hilabetean osatu dutela gogorarazi du Iriberrik, letrak eginda zituztelako, eta musika entseguetan jarri zizkieten, hiruzpalau aldiz joz biribilduta. Loiolak estreinakoz gozatu du diskoa osatzeko prozesuarekin, orain arte berak hartzen baitzuen zama gehiena, eta orain denen artean partekatu dute lana.

Bihar defendatuko dute disko berria, Errenteria-Oreretako Niessenen. Sarrerak salgai daude Errenteriako Udalaren webgunean, 12 euroren truke. Zirt Zart eta Etsaiak Eroak taldeak arituko dira euren aurretik, 19:50ean hasita. Lekeitiarrek eta oiartzuarrek euren diskoak oparituko dituzte. «Ez da negozio txarra», esan dute taldekideek.

Zitazioarekin, «flipatuta»

Yakovlev 42 taldeak astelehenean deklaratu beharko du ikertu gisa Donostiako auzitegian. Sei taldekidek zitazioak banaka jaso zituzten, gorroto delitua egotzita, eta hasieran ez zekiten zergatik zen, guztien artean kontrastatu arte.

«Flipatuta» geratu ziren zitazioa jasotzean, oihartzun txikia duen taldea direlako. Hasieran taldea uztekotan egon ziren, baina «kontsekuente» izatea erabaki dute, eta aurrera jotzea. Baikor dira, akusazioak ez duelako «ez hanka ez bururik».

«Pertsona normal batek txostena hartuko balu, argiago ikusiko luke gorroto delitua haiena gurekiko, gurea besteekiko baino», ebatzi du Loiolak.

Oiartzungo plenoaren babesa aho batez jaso zuten lehengo astean, eta kontseilu sozialistek elkarretaratzera deitu dute, astelehenerako, 11:00etan, Egiako epaitegietan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.