Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Denboraldiaren azken txanpan, denetarik

Futbol talde nagusientzako ez da astebururik onena izan. Areto futbolekoek garaipen sendoak lortu dituzte, kanpoan eta etxean.

oiartzun ke Karla Lekuona ez dute berriro zapalduko datorren denboraldira arte.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/05/06

2023/24 denboraldia azken txanpan da. Emakumeen futbol talde nagusiak Karla Lekuonako azkeneko partida jokatu zuen larunbat arratsaldean. Partida hasi baino lehen Nagore Isasari omenaldia egin zioten, denboraldia bukatzean taldea utziko baitu. Amaia Irastorzak dantzatu zion Agurra.

Jokoari dagokionez, Osasunaren bisita jaso zuten. Nafarrak zelaia irensteko gogoz atera ziren, eta aurreratu egin ziren. Oiartzuarrek segituan berdindu zuten, baina nafarrak berriro jarri ziren aurretik. Etxekoak saiatu arren, baloiak ez zuen ate gurutzatzeko bidea aurkitu.

Osasunak hirugarrena lortu zuen, eta oiartzuarrak jo eta ke aritu ziren aldea murrizteko bidean. Lortu zuten bigarrena sartzea, baina hor geratu zen.

Gizonen talde nagusiak, berriz, Zarautzera egin zuen bisita. Oiartzuarrak gaizki sartu ziren zelaira, eta lehen gola jaso zuten. Esnatu ziren, baita berdintzea lortu ere. Hala ere, atsedenaldiaren aurretik, etxekoak aurreratu ziren berriro.

Bigarren zatian, lehenengoan ez bezala, oso ongi sartu ziren zelaira, eta 58. minutuan berdintzea lortu zuten. Hala ere, 75. minutuan epaileak penaltia adierazi zuen, oiartzuarren kontra. Protesta asko egin zuten Oiartzungoek, penaltia “asmatua” zelakoan. Barrura bidali zuten baloia, eta hor bukatu zen partida Oiartzunentzat; laugarrena jaso zuten.

Areto futbolean, liga irabaztea jokoan

Gipuzkoako Lehenengo Mailan, Oiartzunrk garaipena lortu zuen etxean, ostiral arratsean. Aloña Mendiren bisita jaso zuten.

Partida ongi hasi zen etxeko taldearentzat. Aukera garbi asko sortu zituzten eta halako batean asmatu zuten lehenengo gola sartzen. Atsedenaldia baino lehen bigarrena ere sartu zuten.

Atsedenalditik bueltan, 3-0ekoa sartu zuten. Emaitza horrekin, norgehiagoka bukatuta zirudienean, oñatiarren gola iritsi zen partiduari suspense pixka bat emateko. Gol gehiagorik ez zen izan.

Partida bakarra falta da liga bukatzeko, eta oiartzuarrak lider dira. Bigarren sailkatua —Lauburu Ibarra— bi puntura dute. Oiartzuarrek Idiazabalen jokatuko dute datorren asteburuan, eta ibartarrek, Lasarte-Orian.

Bigarren Mailan, Miren Tabernak Altzako kiroldegia bisitatu zuen. La Terraza taldea izan zuten arerio, eta altzatarrak bertan eserita zeudela zirudien, oiartzuarrek hiru gol sartu baitzituzten hamargarren minuturako.

Erronda nork ordainduko zuen aldatu zen lehen zatiaren bukaeran. Izan ere, atsedenaldira iritsi aurretik Altzako taldeak berdinketa erdietsi zuen.

Bigarren zatian ajea pasatu zitzaien oiartzuarrei, eta bi gol gehiago lortu zituzten, garaipena poltsikoratzeko. Jardunaldi bakarra falta da liga bukatzeko, eta Miren Taberna bigarren postuan da, liderrarekin berdinduta. Edozer gerta daiteke datorren asteburuan. Oiartzuarrek Aldapetaren bisita jasoko dute, eta Ttakunek —liderrak— Makax Gorka Margoak taldearen kantxan jokatuko du.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Osasuna C: 2-3.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Zarautz — Oiartzun: 4-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Zarautz: 0-3.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Antigua Luberri — Oiartzun B: 4-1.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Antiguoko — Oiartzun C: 7-0.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Oiartzun — Lakua: 2-3.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Ekintza: 0-1.

Mutilen Gazte Maila. Gipuzkoako Kopa: M1.

  • Oiartzun C — Mariño B: 2-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Aloña Mendi: 3-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Altza La Terraza  — Miren Taberna OKE: 3-5.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.