Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ezinbesteko izan zirelako, protagonista izango dira

Hiru mende luzez Pasaiako portua bizirik mantendu zuten Batelerek merezitako aitortza jasoko dute aurtengo jaialdian. Ontzien baimenarekin, protagonista nagusiak izango dira.

Iazko edizioko irudi honetan, Batelerak, ‘Ameriketatik’ ontzian. Argazkia: Mendi Urruzuno.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/05/06

XVII. mendetik XX. mendera bitarte Pasaiako portuaren funtzionamenduan ezinbesteko izan ziren emakumeak oso presente izango ditu aurtengo Pasaia Itsas Festibalak. Pasaiako Batelerak protagonista nagusiak izango dira, merezitako aitortza egingo baitie hirugarren festibalak. Hiru mende luzez aritu ziren bezala ariko dira egunotan herriko emakume asko, dantzan zein arraunean, jantzi, zapi eta zapel eder horiek soinean dituztelarik. Batelerak «zer ziren eta nor garen» erakutsiko dutela aurreratu dute Pasaiako Batelerak taldeko emakumeek.

Osteguna heltzeko irrikaz dira, harreran dantzaldia eskainiko baitute Batelerek San Pedron. Aurretik, Donibanen ariko dira dantzan. Ostiralean uretan zein lehorrean ibiliko dira, batel txiki batekin badian eta dantzan Donibanen. Larunbat arratsaldean ere une berezi eta ederra biziko dute Batelerek, Antxon egingo duten bertso saioko bertsolariak eramango baitituzte arraunean Marealtaraino, «garai batean bezalaxe». Ameriketatik trainerua ere uretaratuko dute, igande goizean izango da hori. Arratsaldean, berriz, Trintxerpeko danborradarekin batera ariko dira dantzan, San Pedroraino eta buelta.

Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidente Xabier Agotek «Bateleren amets honekin oso pozik» dagoela aitortu du: «Batelerek askoz gehiago merezi dute, gutxienez gure aletxoa jartzen saiatzen gara, gure itsas historian Bateleren papera argitzeko bide bat irekiz. Pasaian, emakumeek oso paper nabarmena izan dute beti portuko jardueretan, eta nolabait, itsas historiaren zati hori nabarmentzeko unea da». Teo Alberro alkateak ere Pasaiako Batelerak elkarteko kideak eskertu nahi izan ditu, «antzinako ofizio honen oroimena zaintzen eta zabaltzen egindako lan nekaezinagatik».

Ipuin eta guzti
Aitortza eta omenaldi hori biribiltzeko, Nerea Intxausti pasaitarraren Tere Batelera haurrentzako ipuina jarriko dute salgai jaialdiko egunetan. Idazlearen arabera, «duela mende batzuk badia honetan gertatzen zenari ahotsa emateko» baliatu nahi izan du argitalpena, eta ipuinak batelerak «harrotasun osoz» ordezkatzen dituzten emakumeei balioa eman nahi diela. Informazio gune guztietan erosi ahal izango da Intxaustiren sorkuntza.

Erlazionatutako edukia“Oso harro gaude haien lekukoa eramateaz”Batelerak, Pasaia Itsas Festibaleko protagonista nagusiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.