Oarso Bidasoko trainerillak, oso txukun Gipuzkoako Ligan
Asteburuan Donostian eta Getarian izan diren estropadetan hainbat garaipen eskuratu dituzte San Juanek eta san Pedrok.
Asteburuan jokatu dira Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren eta hirugarren estropadak. Lehena Donostiako Urumean, eta atzokoa Getarian. Horietan hainbat garaipen eta ohorezko postu lortu dituzte Oarso Bidasoko ontziek.
Larunbatean, Urumean, hiru garaipen erdietsi zituzten bertako batelek. San Juan onena izan zen gizonen kadeteetan eta emakumeen Gazte Mailan, eta San Pedro gizonen gazteetan. Bi arraun elkarteko horietako nahiz Hibaikako eta Hondarribiko beste ontzi askok ere parte hartu zuten Donostiako estropadan. Horien berri izateko klik egin esteka honetan (sailkapenak eta denbora guztiak, PDF artxiboan).
Igandean, berriz, beste hiru garaipen Getarian. San Juanek neska eta mutilen kadeteetan irabazi zuen, eta San Pedrok mutilen Gazte Mailan errepikatu zuen larunbateko garaipena. Bi arraun elkarteko horietako nahiz Hibaikako eta Hondarribiko beste ontzi askok ere parte hartu zuten Donostiako estropadan. Horien berri izateko klik egin esteka honetan (sailkapenak eta denbora guztiak, PDF artxiboan).
Asteburu honetako estropadekin, eta Maiatzaren Leheneko ligako lehenengoarekin, horrela doa Gipuzkoako Trainerilla Liga (sailkapen orokorrak ikusteko aukera, hemen klik egiten bada).